2009-03-18

PARAPENTEA


PARAPENTEA

Sopelan Atxabiribilgo hondartzan beste motatako ekintza egiten da; parapentea. Parapentea hegaz egitean datza, hondartzako aire korronteak aprobetxatuz.

Lau motatako parapenteak daude: paramotorra, paramotorra gurdiarekin, plaza bikoa eta parapente normala.

PARAMOTORRA: parapente mota honek motorra dauka. Honek abiadura handiagoa hartzeko aukera ematen dizu, eta ez da beharrezkoa haize bolada handi bat hartzea.

PARAMOTORRA GURDIAREKIN: paramotorraren modukoa da, baina gurdi batekin jesartzeko.

PLAZA BIKOA: parapente honetan pertsona bi ibil daitezke, baina lehenengo aulkian esertzen denak bakarrik gida dezake.

PARAPENTE ARRUNTA: eserlekua arnesen bidez dago eginda, ez da batere erosoa. Hegan egiteko ez da behar motorrik, amildegitik jauztea baino. Ondoren, bera bakarrik hasiko da igotzen, hondartzako aire korronteak aprobetxatuz. Parapentearekin lortuko duten abiadurarik handiena 80 km/ordukoa izango da. Normalean 50 km/orduko hartzen ditu.

Eneritzi, Sopelana institutuko bigarren mailako ikasle bati, galdera sorta egin diogu bere esperientzia nolakoa izan zen kontatzeko.

Oraindik gogoan du parapentean egindako saltoa: igande eguzkitsua zen, eta bere lagunekin joan zen Inkestasera lehen aldiz hegan egiteko prest, izututa nengoen.

Lehenengo hegaldia, zenbat urterekin?

- Hamabirekin.

Nork bultzatu zintuen kirol hau praktikatzera?

- Aitak eta osabak.

Doi berezirik behar da kirol honetan jarduteko?

- Beno, nik ikastaro bat egitea gomendatuko nizueke.

Non egin daitezke ikastaroak? Garestiak al dira?

- Inkestasen, Sopelmarren egiten dira. Niri lehenengoa dohainik atera zitzaidan, baina 60€ inguru balio dute bizpahiru klasek.

Amildegitik jauzi egin zenuen lehen aldian beldurrik bai?

- Bai, beldurra sentitzen da eta amildegitik jauztean lurraren kontra jo behar duzula ematen du, baina gero, eskerrak, igotzen hasten zara.

Zer sentitzen duzu, hegaz ari zarenean?

- Galdera hau ezin da erantzun, norberak bizi behar du.

Lander eta Urtzi

2009-03-11

BESTE MUNDU BAT

Beste mundu bat


EUSKAL HERRIKO GAZTE BATEK EGUNEKOAN EGITEN DUENA:

Goizeko zazpietan, iratzargailuak jo eta ohetik jaikitzen da dutxa beroa hartzera. Gosaltzeko, bi tostada, zukua, esnea eta gailetak ditu. Telebista piztu eta 8:15-ak arte ez da etxetik irteten.

8:30-etan eskolara, Gizarte liburua ireki eta ikasten hasten da, asteburua heltzeko irrikaz.

Txirrina jo, eta bazkaltzera joaten da, beti kexaka, janaria txarra dela esanez.

SUDANEKO GAZTE BATI SUERTATU ZAIONA:

Goizeko bostetan, behegainetik altza, txabolatik atera eta bide luzea oinez, baso bat ur edan ahal izateko. Etxera bueltatu eta zorora doaz lan egitera.

8.30-ak. Zoroan dabiltza jotake bizitza hau aldatzeko irrikaz.

Goiz eta arratsalde osoa dabiltza lanean, eta janari eskasarekin.

Gaur egun denok dakigu zein egoeratan aurkitzen diren leku hauetako familiak. Askok goseak eta egarriak jota hiltzen dira, edota edozein motatako gaixotasunak, sendatzeko botikarik ez daukatelako. Horren adibide bat, Iridimeko errefuxiatu esparruan gertatutakoa da.

Bertan hainbatek laguntza behar dute bizitza aurrera eraman ahal izateko. Osasun zerbitzu ezak senide eta auzokoei erabaki latzak hartzera behartzen die.

Emakume batek asteak edo agian hileak eraman ditzake oheari kateatuta. Akaso, gudak zoratu egin duelako, bizitza osoa horrela daramalako, batek daki.

Hori gutxi balitz, herrialde hauetako ume asko txiki-txikitatik hasten dira lurra lantzen bizitza aurrera eramateko; horretarako erabiltzen dituzten lan tresnak, guk erabiltzen ditugunekin alderatuz, izugarri atzeratuak dira.

Herrialde hauetakoek egiten duten lanaren truke miseria hutsa baino ez dute jasotzen, horrela egunetan ezer jan gabe egon daitezke,

gehienetan ez dute oinetakorik erabiltzen, eta erabiltzekotan plaztikozko botilez eta hainbat zapiz egindakoak dira. ( Birzikakleta primeran erabiltzen dute), arropa eskasa erabiltzen dute, ez baitute gehiagorik eta askotan hotzez gaixotu eta hil egiten dira. Gaixotzean umeek orduak ematen dituzte eritetxeko lurrean botata, inork kasurik egin gabe.

Eskolatzea kontuan izan beharreko beste alderdi garrantzitsu bat da. Guk protesta besterik ez dugu egiten, ez dugulako eskolara joan nahi edo ikastea ez zaigulako gustatzen. Baina benetan uste duzue ume horiek horrelako aukerarik dutenik? Hauek ez dira eskolara ailegatzen, baina ez nahi ez dutelako; baizik eta ezin dutelako. Askok ez dakite idazten, ezta irakurtzen ere. Guk eskola utzi nahian, eta beraiek, berriz, ikasteko aukera baten zain.

Bizitzaren zertzelada hau irakurrita, mundua justua iruditzen ahal zaizu?

Olatz Vazquez, Olatz Artabe

2009-02-18

IKASLEAK ETA IRAKASLEAK, IKUSPUNTU EZBERDINAK?









IKASLEAK ETA IRAKASLEAK, IKUSPUNTU EZBERDINAK?


Nerea (ikaslea) / Lurdes (irakaslea)
1- Zer iruditu zaizu institutua?
N.: Ez dago hain txarto.
L.: Nire ustez oso leku atsegina da.
2- Zein institututan/eskolatan egon zara lehenago?
Zein nahiago duzu?
N.: Zipiriñen. IES Sopelana BHI nahiago dut mutil guapoagoak daudelako.
L.: Plentzian. Antzekoak dira.
3- Zer iruditzen zaizu ordutegia?
N.: Nahiko ondo dago, gehien gustatzen zaidana ostegun eta ostiraletan arratsaldeak libre izatea da.
L.: Leku guztietan bezala. Ez dago oso ondo, baina azkenean konformatzen eta ohitzen zara.
4- Gustuko duzu jantokiko janaria?
N.: Ez, egia esanda, askoz nahiago dut etxeko janaria hemengoa baino.
L.: Gutxitan geratu naiz eta nire ustez lehenengo platera eta postrea oso ondo daudela esan dezaket. Bigarren platera, aldiz, ez hain ondo.
5- Zein da zure ikasgairik gustukoena?
N.: Hori argi daukat, Heziketa Fisikoa! Kirola egitea asko gustatzen zait eta.
L.: Fisika eta kimika. Biologia eta geologia irakasten baditut ere, ez ditut hain gustuko.
6- Zer moduz zure esperientzia hiruhilabeteko honetan? Institutuko arauekin ondo konpondu al zara?
N.: Nahiko ondo, gustura nago ikastetxe honetan, lagun guztiak hemen ditut eta! Gainera arauekin nahiko ondo konpondu naiz.
L.: Oso ona. Eta arauekin ez naiz txarto konpondu.
7- Ikasle / irakasle gehienak jatorrak iruditzen zaizkizu?
N.: Bai, beti bezala, batzuekin hobeto konpontzen naiz beste batzuekin baino, baina orokorrean nahiko majoak dira.
L.: Bai. Irakasleekin oso ondo konpontzen naiz. Ikasleekin ere, baina badago beti baten bat graziaren bat egin behar duena... Betiko legez!
8- Zer da institutu honetatik gehien gustatzen zaizuna?
N.: Errekreoak, noski! Lagunekin egoteko denbora delako.
L.: Giroa oso ona dela.
9- Zer egiten duzu ez aspertzeko?
N.: Klasean baldin banago, notatxoak bidali nire ikaskideei.
L.: Nik ez daukat denborarik aspertzeko klasean.
10- Klaseak hobetzeko zer egingo zenuke?
N.: Laburragoak egin; ez ginateke hainbeste aspertuko. Hori suposatzen dut.
L.: Txapa gutxiago bota eta hain haserre ez egon.
11- Txikitan zer izan nahi zenuen?
N.: Lanpostu bezala ez dakit, baina beti nahi izan dut zoriontsu izan.
L.: Arkeologoa. Asko gustatzen zitzaidalako piramideen mundu hori aztertzea.

Mireia eta Alejandra


ARTE EDERRETAKO MUSEORA


ARTE EDERRETAKO MUSEORA

Azaroaren 7an Arte Ederretako museora joan ginen lehenengo aldiz Bilbora. Behin txamarrak eta euritakoak utzita, museoa bisitatzen hasi ginen pixkanaka-pixkanaka. Ikusi genuen lehenengo koadroa jan-edan umoretsua izan zen. Ondoren, zenbait erretratu ikusi genituen eta amaitzeko erliebe bat.

Museoko bisita amaitu baino lehen, Arte irakasleak, Maria Eugeniak. denbora librea utzi zigun bokata eta museoko liburutegia ikusteko. Museoari gustua hartu genionez, azaroaren 21ean, berriro bueltatu ginen. Honetan margolari oso famatu baten artelanak ikusi genituen. Margolari honen izena Joaquin Sorolla zen.

Sorollaren erakusketa hamalau mihisez osatuta zegoen. Jendeari koadroak gustatu zitzaizkien, batez ere kolore bizia eta tamaina izugarri handia zituztenak. Erakusketa honetan, Sorollak Espainiaren ikuspegia erakusten du. Koadroak egin baino lehen, Sorollak Espainiatik bidaiatu zuen,eta apunteak hartu ondoren, Autonomia Erkidego bakoitzeko ohikoenak eta ezagunenak margotu zituen.

Koadrorik handienean, adibidez, Gaztela Mantxa(Toledo) eta Gaztela Leon(Avila) nahasten ditu mihisean. Koadro horretan bi probintzien arteko gauzarik garrantzitsuenak margotzen ditu, hala nola, Toledoko eta Avilako janzkera tipikoenak eta eraikuntzarik famatuenak: paisaian Toledoko katedrala Avilako harresi famatuarekin batera agertzen da.

”Atunaren arrantza” izeneko koadroa seriearen azkena izan zen.Koadro hau Sevilla eta Portugalen arteko mugan kokatuta dago. Sorollak arrantzaleak lan izugarria egiten nabarmentzen ditu. Bakoitzaren aurpegia ez margotzeko, arrantzale guztiak lepoz ateratzen ditu. Honen ostean Madrilera itzuli eta seriea amaitu zuela esan zion Archer Hyntigtoni

Bisitaren amaieran, Nestor Basterretxearen ( Bermeo,1924) erakusketa “Euskal serie Kosmogonikoa” ikustera sartu ginen. Hona hemen erakusketan aurki daitezkeen 17 eskulturek adierazi nahi dutena:

Akelarre :Azti- taldeak elkartzen ziren astelehen, asteazken eta ostiral gauetan, Akelarrea gurtzeko. Ganadua babesten omen zuen, tradizio paganoan zegoen oinarrituta.

Eiztaria: Kondairaren arabera, ehiztari bat atsedenik gabe zebilen mendietatik atzera eta aurrera, bere txakurrekin batera ehizarekiko gehiegizko zaletasunak nekatuta.

Gaueko: Gaueko jeinua da, behi edo munstro forma dauka.

Idittu: Animalia itxurako gaueko jeinua da, eta gauaren iluntasunean, sugar batekin agertzen da.

Ilargi amandre: Jainkosa gisa hartzen du eta emankortasunarekin dago erlazionatuta.

Intxitxu: Leize eta eremu hutsetan bizi den kondairazko deabrua.

Bost haizeak : Fenomeno naturalak lauburua agertzen da. Jatorriz kristautasuna baino lehenagoko sinboloa da.

Eate: Ekaitzen, suaren eta uholdeen jeinua.

Mairuak: Aintzina, dolmenak eraikitzen zituzten paganoek.

Ostadar: Aintzineko munduan majikotzat hartzen zen fenomeno naturala.

Triku-harri: Dolmen baten izena. Euskal Herrian historiaurreko monumenturik garrantzitsuenetarikoa.

Majue: Lurpeko jeinu kaltegarria, Mari emaztearekin elkartzen denean, txingor-ekaitzak sortzen ditu.

Mari: Leizeetan bizi den emakumezko jeinua Anboto mendiaren inguruan dago Durangaldean.

Torto: Begi bakarreko jeinu kaltegarri eta antropofagoa.

Ikusten duzuenez, oso ondo pasatu genuen, beraz, edonori gomendatzen diegu Arte Ederretako museoa bisitatzea.

2009-02-11

GURASOEN ARTEKO BANAKETA


GURASOEN ARTEKO BANAKETA

Gazteek mota desberdinetako arazoak dituzte.Gehien entzuten direnak drogen munduaren ingurukoak dira, baina arazoak ez dira hasten drogak hartzen dituztenean, drogak hartu aurretik baizik.

Lehen esan dugunez, mota askotako arazoak daude. Gurasoen banaketa, adibidez. Gaur egun gure bizitzan oso normala da kasu honekin topo egitea. Banatzen diren guraso gehienek seme alabak dituzte eta hauexek dira gehien sufritzen dutenak. Esaterako:

● 4 eta 5 urte bitarteko umeek zorrotzago adierazten dute.

● 6 eta 10 urte bitartekoak gurasoekin sarritan haserretzen dira eta denataz kexatzen dira.

●12 eta 14 urteko nerabeek haien sufrimendua gordetzen dute. Lagunekin egotean lasaiago sentitzen dira. Haien sentimenduak haserraldi bizietan agerian uzten dituzte.

Psikologoek esaten dute konfidantza eta amodioz arazoak konpondu daitezkeela, baina batzuetan ez da hain erreza.

Umeek estresa erakusten dute, erruduntzat dute euren burua. Hortik haserraldiak eta arazoak eskolan eta ikasketetan.

Halako egoeretan dauden gurasoei aholku batzuk eman nahi izango genizkieke. Mutil edo neskalagun berri bat aurkitzekotan, denbora bat uztea komeni da neska edo mutilagun berria aurkeztu baino

lehen.Bestalde, ondo prestatu aurkezteko momentua,lehenengo aurkezpen laburrak izatea komeni da eta ahal den neurrian ez etxean.

Arazo hauek bizi dituen pertsona batekin hitzegin dugu eta hauxe kontatu zigun:

Bere gurasoak hiru urte zituenean banandu ziren, oso txikia zenez, ez zekien ondo gurasoei zer gertatzen ari zitzaien, baina urteak pasa ahala, oso gogorra iruditu zitzaion.

Bere lehenengo erantzuna gurasoei kontra egitea izan zen, oso txarto konpontzen zen bata zein bestearekin, gertatutakoa beraien errua zela pentsatzen zuelako. Bere aitarekiko harremana galtzen hasi zen pixkanaka- pixkanaka. Ez zuten ia kontakturik, bere aita beste herri batean bizi baitzen. Amak ez zion bere aitari buruz hitzegiten eta gutxitan ikusten zuen. Eskerrak, nagusitzen zen neurrian, horrelako gauzak hainbatetan gertatzen zirela konturatu zela eta ez zela beraien errua izan.

Orain gauzak konpontzen ari dira, gurasoak eta beren arteko harremana estutzen hasi delako.

Berarekin hitzegitean ondorio bat atera dugu edozein arazori aurre egin ahal zaiola .

2009-02-04

HIRIKO TRIBUAK INSTITUTUAN


HIRIKO TRIBUAK INSTITUTUAN

Munduan tribu batzuk daude, guk batzuen janzkera eta entzuten duten musika mota azalduko dugu. Baina hemen agertutakoak ez dira bakarrak, askoz gehiago daude; "skinheads", "skaters", " gotikoak", "punks"...


"Pijoak" (Alaia) : Gure laguna Alaia Bilbao oso pertsona “pijoa” da baita oso jatorra ere, arroparen aldetik, markako gauza asko darama, denda normalak ere gustoko ditu , Berskha, Stradibarius...

Berari gustatzen zaion musika Pop da, esan digunagatik bere

talderik gogokoena “ El Canto del Loco” da .


"Latinoak"(Saskia ): Saskia, kolonbiarra da, herri horretan gehien entzuten den musika “salsa”, “bachata”, “reggaeton”...da. Saskia Bizkaira etorri zenean, musika bera entzuten segitu zuen, baina denbora pasa ahala, bestelakoak ezagutu zituen.


“Raperoak” (Urtzi): Urtzik raperotzat du bere burua ,bere janzkera gurea bezalakoa da. Bere talderik gogokoenak, “Violadores del Verso”, “Tote King”, “SFDK” eta “ Nach Scrach” dira. Baina “Porta” entzute handiko kantaria ez zaio batere gustatzen, berak esaten duen bezala “nenaza” bat da, eta neskeei bakarrik gustatzen zaie. Baina Urtzi ez da rapero bakarra institutuan, beste zale bat Julen da, honek raperoago janzten da baina musika aldetik gustu berekoak dira.


“Comando patata” (floggers), izen hau klaseko ikaskide batzuek asmatu zuten, berdin jazten dute eta “AC/DC” eta “GREEN DAY” taldeak entzuten dituzte. Baina benetako“floggers”-ek ez dute musika hori entzuten, elektro-a baizik, eta markako arropa janzten dute.


“Mod’s”(Erik), ez da beste klaseko mutil batzuk bezala janzten eta aspaldiko musika entzuten du, opera adibidez. Mario del Monaco da bere abeslaririk gogokoena.

Nerea eta Irati

2009-01-30

FLYSCHAK SOPELANAN

Sopelanako hondartzetan ikus daitezkeen flyschak