2009-01-30

FLYSCHAK SOPELANAN

Sopelanako hondartzetan ikus daitezkeen flyschak

2009-01-29

HARLEY DAVIDSON


HARLEY DAVIDSON

Harley Davidson motorren historia
Willian Harleyk eta Arthur Davidsonek Harley Davidson motorra asmatu zuten 1901.urtean Milwaukeen, Estatu Batuetan. Motor hau famatuena da Estatu Batuetan, Indian-ekin batera.
Harley Davidson Motor Company 1903- ko abuztuaren 28an sortu egin zen. Egun horretan ofizialki hasi ziren egiten.
Harley Owners Group
Harley Davidsonek sortu zuen Harley Owners Group ,H.O.G., motoziklisten desira betetzeko, hau da, motorrak gogoko zituen jendeari modu antolatu batean bere irrika asetzeko.
H.O.G-ek hazkunde azkarra izan zuen nazioarteko mailan. Gaur egun, H.O.G-ek munduan zehar 1.300.000 kide baino gehiago ditu. Munduko motoziklista erakunderik handiena da.
Lehenengo Harley Davidson
Lehengo Harley Davidson motorrak bizikleta bati karburagailu bat ezarriz egin zuten, tailer txiki batean. Motor hori ez zen oso indartsua, baina garraio laburrak egiteko erabilgarria zen (1cv).
Bigarren motorra hobea zen, askoz azkarragoa eta bide luzeagoa egiten zuen,(3cv)

Bitxikeriak
Arthur Davidsonek fabrika batean lan egiten zuen, motorren piezak egiten. Eta, Willian Harleyk asmatu zuen motordun bizikleta.
Orduan, biak batera hasi ziren motordun bizikletak egiten eta horrela sortu zen Harley Davidson.
Armadara saldu ziren 1.918an egindako Harley Davidson guztiak Lehen mundu gerrarako, hain zuzen ere. Guda bukatzean 20.000 Harley Davidson inguru erabili ziren.Armitizioaren ondoren, Roy Holtz, soldadu amerikarra, izan zen lehena Alemanian sartzen Harley Davidson baten gainean.

Harley Davidson VRSC V Rod Muscle deituriko motorraren diseinua 1.999an hasi ziren egiten eta 2006an bukatu zuten. Zilindrada handienetarikoa du, 1500z.k., oso indartsua. Gaur egungo modelorik berriena.

2009-01-27

MIKEL LABOAREN OMENEZ



MIKEL LABOAREN OMENEZ

Mikel Laboa, euskal kantari eta musikagilea, Donostiako alde zaharrean jaio zen 1934-ko ekainaren 15ean eta 2008-ko abenduaren 1-ean hil da, 74 urterekin. Gerra zibila zela eta, bere ama, zortzi seme-alabekin Lekeitiora lekualdatu zen. Donostiara itzuli orduko, marianisten ikastetxe batean sartu zen. Batxilergoa bukatzean medikuntza ikasteko aukerak izan zituen; Madrilen, Iruñean, Zaragozan eta Bartzelonan egin zuen lan. Haur psikiatrian espezializatu zen arte, 41 urterekin.

Gaztetan musikarako interesa piztu zitzaion Atahualpa Yupanki eta Violeta Parra artistei esker. Bere estreinaldia Iruñean izan zen, Gayarre antzokian 1958 an.

60ko hamarkadan, beste euskaldun artistekin batera, "Ez dok amairu" taldea sortu zuten. Talde honetako Benito Lertxundirekin batera, azaleratu zuten " euskaldun abesti berria".

Bere musika tradizionala, poetikoa eta esperimentala zen, 60-70 hamarkadetako kanta-autoreen modukoa, baina bere aparteko ahotsarekin.

Bere lanak abesti zaharrak batzen ditu, estilo modernoago emanez.

Bere hurrengo lana, "Bat-hiru", 1974an argitaratutakoa, "Historiako euskaldun diskorik onena hautatu zuen "Diario Vasco" egunkariak duela urte gutxi batzuk.

Bere abestietako batzuk oso famatuak egin dira euskaldunon artean, adibidez; "Txoria txori" , bere abestirik ezagunena .Gainera, Joan Baez-ek ere abestu zuen euskaraz. Abesti honek, zenbait bertsio ezberdin ditu: adibidez, orkestrak parte hartzen duen bertsioan, hau da, Donostiako abesbatza eta Euskal Herriko Gazte Orkestraren eskutik.

Beste abesti aipagarriak: "Gure hitzak", "Haika mutil" eta "Baga, Biga Higa" dira.

Bere osasun arazoak eszenatokitik urrundu zuen arte, musika sortzaile lanetan 35 urtez aritu zen. Normalean, Iñaki Salvadorrekin, jazz musikagilea, egiten zuen lan. Donostiako orfeoiarekin ezezik beste euskal musikagile batzuekin ere egin zuen. Bere abestirik ezagunenetariko batzuk, Julio Medem-ek " La pelota vasca" filmean erabili zituen.

Bere azken ekitaldia Donostian izan zen 2006-ko uztailaren 11an, Bob Dylan-ekin batera, Bakearen omenez eginiko kontzertuan.

Donostiako Antigua auzoan bizi izan zen azken urteotan. Azkenik, gaixotasun luze batek jota, 2008ko abenduaren 1ean zendu zen, 74 urte zituelarik.

Gipuzkoako urrezko domina jaso behar zuen 2008 abenduaren 23an Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. Donostiako udalak, bere aldetik, hiriko urrezko domina eman

dio, hil ostean.

Aitor eta Garazi


2009-01-21

Bermudetako triangelua

BERMUDETAKO TRIANGELUA

Bermudetako triangelua edota Deabruaren triangelua, Bermudas irlak, Puerto Rico eta Melbourneren artean kokatuta dago.

Triangelu famatu honetan misterioz itsasontzi, hegazkin eta pertsona asko desagertu dira.

Ez da inoiz hegazkinen, pilotuen edo bidaiarien arrastorik aurkitu.

Ikertzaileek desagertze arraro hauen azalpen ugari eman dituzte: batzuek, pirata modernoek bahitu dituztela diote; beste batzuek, ordea, ozeano azpiko area honetan zurrunbilo edo zulo bat dagoela diote; badira beste hainbat, Bermudetako triangeluaren azpian Atlantidaren zati batzuk geratzen direla esaten dutenak, eta honen erruz hegazkinak, itsasontziak eta abar desagertzen direla.

Hauez gain, beste batzuk, estralurtar gaizto eta oker batzuk magnetismo kanpoa trabatu, eta gizakiak harrapatzen dituztela beraien esperimentuetarako esaten dutenak ere badira.

Zona honetan desagertze askoren berri eman bada ere, bertan topatu diren gauzen berri gutxiago eman da. Adibidez, 1975eko uztailan, Jim Thornek, ikertzaile ozeaniko talde bateko kideak atera zuen argazkian, triangeluaren gainaldean ekaitz elektriko bat ikusten zen. Errebelatutako pelikula ikustean, zur eta lur geratu zen gauza karratu batzuk agertzean, bere itsasontzitik gutxi gora-behera 100 miletara. Baina berak oso ondo zekien gau hartan ez zegoela itsasontzirik inguruetan.

Hau gertatu zenetik, 50 barku eta 20 hegazkin desagertu dira denera.

Urperatze teknikak hobetzen direnean, seguruenik urperatutako itsasontzi gehienak aurkituko dituzte, baina Bermudetako misterioa gure irudimenean gelditzea betikoere gerta daiteke.

Jarraian aho zabalik uzteko gertaera bat:

"1945eko abenduaren 5ean, gerrarako prestatuak zeuden bost hegazkin atera ziren Floridako aireportu batetik. Jarraitu behar zuten bidea Bermudetatik pasatzen zen. Hegazkinek erregai nahikoa zeramaten sei orduko bidaia egiteko eta eguraldiaren baldintzak guztiz egokiak ziren. Hegazkinek, Taylor kapitainaren agindupean,

Arratsaldeko hirurak laurden gutxitan ekialdeko norantza zuten, hau da, kostaldetik oso urrun aurkitzen ziren. Momentu hartan mezu arraro bat jaso zuten Floridako aireportuan Taylor kapitainak bidalia:

Taylor kapitaina: Dorrera deitzen. Larrialdi bat da. Norantza galdu dugula uste dut. Ezin dugu lurra ikusi...errepikatzen dut...ezin dugu lurra ikusi.

Kontrol Dorrea: Non zaudete?

Taylor kapitaina: Ez dakigu ziur non gauden. Galduta gaudela uste dugu.

Kontrol Dorrea: Mendebalderantz abiatu.

Taylor kapitaina: Ez dakigu mendebaldea non dagoen. Zerbait txarto doa, ozeanoaren itxura arraroa da...ez dakigu norantzara jo.

Ondoren, irratiko elkarrizketa galdu egin zen, eta hortik aurrera bilaketarik garrantzitsuenetako bat hasi zen: 240 hegazkin eta 8 ontzi esku hartu zuten.

Baina ahalegin guztiak baztertuta, ezin izan zuten inoiz ezer aurkitu.

Orain dela urte batzuk, itsasoaren ondoan, alde horretatik, aurkitu zituzten hegazkin batzuen aztarnak, ondorengo ikerketak egiaztatu zuten hegazkin horiek ez zirela Taylor kapitainarenak." (www.geocities/Athens/3054/v19.htm-4k)

Beraz, zonalde horretako desagerpenak oraindik jarraitzen dute argitu gabe, eta MISTERIOA JARRAITZEN DU!!

Amaia eta Julene