2009-05-29


ERROMAtik galdu barik
Gaur egungo Erroman, "La Ciudad Eterna" deitua, denbora ez dela bertatik igaro ematen du, azalpen hau egiaztatzeko adibide ezin hobeak dira Coliseoa, Batikanoko kapila Sixtina...etab. Monumentu hauek hainbeste urtez ia ukitu gabe mantendu izanak, erromanoen garaiak bizitasunez imaginatzea errazten du. Hala ere, nahiz eta aspaldiko eraikinak eta ohiturak jarraitu izana, hiri modernoetarikoen artean sartzen da eta hiri hau bisitatzen duten turista kopurua izugarri handia da. Urteko edozein urtaro da egokia Erroma bisitatzeko, baldintza klimatikoak nahiko egokiak izaten direlako urte osoan zehar, udak ez dira bereziki oso beroak eta neguak epelak izaten dira. Dena dela, nahiz eta edozein momentutan joan, ezin zara bueltatu ''FONTANA DE TREVI'' iturrira txanpon bat bota gabe, aldi berean, desira bat eskatuz gero, beteko dela suposatzen da. Baina ez da bakarrik hori, hiri honek dituen paisaiei esker ateratako argazkiak ezin politagoak izango dira.
Bidaia bat egitea pentsatzen ari zara?, Ez dakizu nora? Ez egin kasu krisiari eta etor zaitez Erromara, bidaia nahiko merkea aterako zaizu eta gainera opari eta oroitzapen ezin hoberekin bueltatuko zara. Zer deritzozu? Monumentu guztiak ikusiko dituzu, kaleetan barrena galduko zara eta Erroma nola usaintzen duen jakingo duzu! PREST AL ZAUDE? BA...AURRERA,goazen Erroma ezagutzera!
"Via Merluana" kalean (puntu urdina hasten den lekua) egongo da alkilatu dugun apartamentua, bertan emango diogu hasiera gure bidaiari. Kale horretatik eskumarantz jota ''Coliseo''arekin egingo duzu topo aurrez aurre. ''Coliseoa'' Erromako monumenturik tipikoena izango da agian. 50,000 eserleku hartzen zituen bere eraikuntza osoak, gaur egun ere munduko anfiteatrorik handienetakoa da. Bertan, gladiadoreak aritzen ziren lehoien aurka edota teatrolanak antzezten ziren. Mendeetan erabilera desberdinak eman zizkioten gaur egungo eraikuntza turistikoa izatera ailegatu arte. ''Coliseoa'' da Erromarako, Eiffel dorrea Parisera edota Big-Ben Londresera den bezala. "Foro Romano" deituriko kaletik jarraituz gero, Piazza Venecia eraikuntzarekin aurkituko gara. Zonalde horretan, Italiako monumentu garrantzitsuenak aurkitzen dira, baita palazio nagusia ere. Kaleetan zehar ''Fontana De Trevi'' deituriko iturrira abiatuko gara. Argazki batzuk atera ondoren eta txanponaren tradizioa bete eta gero, ez al zara gose? Ondoan dagoen jatetxe batera gonbidatzen zaitugu! Tripa bete eta gero, ''Palazzio Quirinale'' bisitatuko duzu, eraikuntza honen sarreran eskultura handi bat dago bi jainko errepresentatzen dituena: Castor eta Pólux. Aipatzekoa da, ''Palazzio '' honetan gaur egungo Italiako lehendakaria bizi dela, Obama Etxe Zurian bezala. Bisitaldia bukatu eta gero, ezkerrerantz jota, oso denda garestiz girotutako zonaldetik pasako gara Espainako plazara iritsi arte. Espainako plaza betidanik oso jendeztaturik egon da eta bere eskailera amaiezinengatik iragartzen da. Plaza honen ondo-ondoan Espainiako enbaxada aurkitzen da, beraz, dirua edo pasaportearekin arazoren bat izanez gero, hona jo beharko zenuke. Hemendik gorria den autobus turistiko batek Vaticanora eramango zaitu.
Vaticano Italiaren barruan aurkitzen den herrialde txikia da. Herrialde hau, hain zuzen ere, San Pedro eliza erraldoiarengatik ezaguna da, baita elizaren aurrez-aurre dagoen plazarengatik ere. Plaza horretara mundu guztietako erromesak joaten dira Aita Santuak elizaren barandatik ematen duen meza entzutera. Eraikuntza honen atzekaldean Vaticanoko museoak daude. Hauen barruan hain ezaguna den ''Capilla Sixtina'' aurkitzen da. Capera hau 1471-1484 urteen artean eraiki zen. Miguel Angel pintoreak, hogeita hamazortzi urterekin, Caperako hormak margozteko agindua izan zuen. Azken bisita honekin bertatik oso gertu dagoen autobusa hartu eta apartamentura eramango zaitu berriz ere.
Hurrengo egunetan, Erromako giro magikoan murgildu zaitez!

2009-04-29

GRAFFITIAK

GRAFFITIAK
Graffitiaren hastapena 60ko hamarkadaren bukaeran sortu zen, New Yorkeko metroan. Gazte bat “TAKI 183” idazten hasi zen . Ondoren Manhattango metro geltokian jarraitu zuen idazten. Jendea bera imitatzen hasi zen “TAKI 183” sinatuz.
Estatu Batuetan 80ko hamarkadan sortutako Hip-Hopak bultzada ikaragarria eman zion graffiti gaiari; argi dago Arte honek Hip Hop-aren erritmoa daramala.
Horrela graffitilari batzuek talde bat osatu zuten “CREW” sinadura erabiliz; beste batzuek, aldiz, “TAG”. Halaber, grafia motek ez zuten garrantzi handirik sinadura kopuruen ondoan.
Gaur egun graffiti bi mota daude: behe mailakoa eta erdi mailakoa. Lehena New York-eko auzoetan hasi zen euren sinadurak eta margoak zabaltzen, lekua nahikoa ez zutela, bestelakoetatik jarraitu zuten haien lana. Bigarrena, Graffitiaren mundu honek entzute eta ospe handia lortu izan zuenean, lanbide bihurtu zen Arte maila lortu arte.
Teknika eta materialei dagokienez, hasieran, tamaina txikiko errotuladoreekin hasi ziren sinatzen. Denbora igaro ahala, punta lodiko errotuladore handiagoak erabiltzen hasi ziren, margoa, arrabola eta brotxa ere erabiltzen zituzten; eta, oraindik diraute. Gaur egun arte teknika ugari erabili izan badira, spraya izan da guztien artean nabarmendu dena. Hasieran kolore gutxi zeuden erabiltzeko; orain, aldiz, kolore aukera handiagoa da. Aurreko hauek erabilienak izan arren, graffitilariek giltzak, bujiak edota azidoa erabiltzen dituzte kristala, plastiko, metala eta bestelako materialetan marraztu ahal izateko.

Graffitia Artearen espresioetako bat da, errespetu handia merezi duena, besteak bezala.Artistak ikusten duenaren idea batetik ateratako adierazpena da, era desberdinetan garatutakoa bere jatorriaren ordutik. Horregatik balio historiko edo artistikoa duten graffitiak eraikin esanguratsu edo serioetako hormetan erakusten dira.
Gaiaren aldetik bi eratakoak daude: politikoak eta 3-Dkoak.
Ikusleentzat oso deigarria den heinean margolarientzat oso garestia da, esprai eta margoetan dirutza gastatzen baitute .
Grafittilari guztiek elkar ezagutzen dute, horrela ez bada, besteen sinadura antzematen dute. Inoiz gerta daiteke batek beste baten grafittien gainean margoztea, honi graffitia zapaltzea deritzote. Hau dela eta, hainbatetan haien arteko elkar lehia topaketak egiten dituzte.

2009-04-01

ZERGATIAK

- Zergatik Donutsak dute zulo bat erdian?

Donutsa lehen aldiz merkatura atera zenean, biribila zen. Esaten zenez, erosleek gogoko zuten jatekoa baina forma ez zen batere erosoa jaterako orduan, eskua zikintzen zuelako. Norbaitek atzamarra donutsaren erdialdean sartu zuen er eta geroztik, Donutsek erdian zulo bat izan dute, atzamar bat bakarrik zikintzeko, ez esku guztia.

- Zergatik igoten du itsasoko mareak ilargiaren arabera?

Lurraren inguruan astrorik egongo ez balitz ez zen marearik egongo. Grabitate indar hori ez zelako.

Eguzkiaren eragin grabitatorioa Ilargiarena baino 200 aldiz handiagoa da eta Eguzkia Ilargia baino 400 aldiz urrunago dago; hori dela eta, Ilargiaren eragina Eguzkiarena baino handiagoa da. Hala ere, Eguzkia eta Ilargia gurutzatzen direnean mareak biziagoak izan ohi dira.

- Barreguraz hil zintezke?

Jende askok esaten du barreguraz hiltzean gehiegi barre egitearen ondorioa dela.

Hona hemen kontakizun txiki bat:

Zioten 1660. urtean, eskoziar aristokrata batek, barreguraz hil egin zela Ingalaterrako Carlos II.na tronura igo zela jakiterakoan.

MARTA ETA NATALIA

NEW YORK-ERA BIDAIA

Lan hau egiteko hiri hau aukeratu dugu gure taldeko kide bat bertan egon zelako. Bere hotela Manhatan auzoan zegoen. Hamabi egun egon zen bertan, eta toki asko bisitatzeko aukera izan zuen.

New York City bost auzok osatzen dute, honako hauek:

Manhattan: Auzo hau New Yorkeko auzorik ezagunena da, ikusgai turistiko gehienen kokalekua da. Uharte bat da, eta mendebaldean Hudson ibaiarekin muga egiten du.

Brooklyn: Auzorik populatuena da. Hiriaren hego-ekialdean kokatuta dago, Long Island uharte handiaren mendebaldean.

Queens: New Yorkeko bost auzoetatik zabalena da. Auzo hau ere, Long Island uhartearen mendebaldean dago, Brooklynen ipar-ekialdean. Auzo honetan New Yorkeko aireportu handienak kokatuta daude.

Bronx: Iparraldean kokatuta, bost auzoetatik uharte batean ez dagoen bakarra da.

Staten Island: Hau ere uharte bat da, Manhattanen hego-ekialdean eta Brooklynen mendebaldean kokatuta dago. Brooklynekin Verrazano-Narrows zubiaren bitartez (bidesaria ordaindu behar da) lotuta dago.

Lehenengo egunean bus turistikoa hartu zuela kontatu zigun zonalde guztia pixka bat gainetik ikusteko: Central Park, Chinatown, Soho...

Bigarren egunean, Wall Street-eko zonaldera joan zen, Zona 0 edo World Trade Center bisitatzera. Zona 0 Dorre bikoitzak zeuden lekuari deitzen diote. Han museo bat aurki daiteke gertatutakoaren oroimenez. Oso museo polita eta interesgarria iruditu zitzaion, benetako objektu pertsonalak, bideoak , hildakoen argazkiak... zeudelako. Chinatown eta Little Italy bisitatzeko ere aprobetxatu zuen. Chinatown oso famatua da bere komertzioa dela eta, eta

Little Itally antzinako bizimoduagatik.

Hirugarren egunean, Askatasunaren estatua (Estatue Of Liberty) ikustera joan zen. Ferrya hartu behar izan zuen, isla txiki batean kokatuta dagoelako. Estatua, Frantziak amerikarrei egindako oparia izan zen, askatasunaren ikur gisa. Handik bueltatzeko, beste irla txiki batetik pasatu behar izan zuen, Ellis Island izenekoa. Irla txiki hori, antzinean Nueva York eta beste estatu batzuen arteko muga izan zen.

Laugarren egunean, Central Park bisitatzera joan zen. Berak esaten duenez, izugarri handia da eta gauza pilo ditu, adibidez, laku handi bat, footing egiteko ibilbidea, hainbat berdegune zabal... eta sarreran gurdi moduko batzuk zaldiekin, ordainduz gero, hartu ahal izateko.

Bostgarren egunean, suhiltzaileen garaje batzuk bisitatzera joan ziren, 11-S-ko hildakoen plakak eta objektuak ikustera.

Seigarren egunean, Empire State Building bisitatu zuen. Azkenengo pisuan zegoenean, handik New York guztia ikus zitekeen. Dorre bikoitzak zeudenean, Empire State bigarren dorrerik handiena zen, baina orain handiena da. Jai egunetan Empire State Building-ean kolore desberdinetako argiak pizten dira:

-Argi berdeak Ramadan amaitu dela esan nahi du.

-Zuria jai ezberdinak ospatzeko.

-Urdina Frank Sinatrari egindako omenaldia da. Kolore hori bere begien kolorearengatik aukeratu zuten .

-Gorria independentzia eguna ospatzeko.

Zazpigarren egunean, Soho eta Greenwich Village zonaldea bisitatzera joan zen. Bi zonalde horiek, Nueva Yorke-eko politenak eta kultura gehien dutenak dira. Hori ikusi ostean, Rockefeller centre-ra joan zen.

Zortzigarren egunean, hondartzara joan zen. Goizean. hondartza izugarri polita eta luzea zen.

Bederatzigarren egunean, hotelean bidai bat antolatzen zen gidari hispano batekin. Bidaia hori izugarria izan zen. Lehenengoz, Brooklyn-era joan ziren. Han, hispanoak eta juduak bizi dira. Juduek New Yorkeko ekonomian indar handia dute. Gero, Bronx-era joan ziren. Hor probezia handia dago eta beltzak eta hispanoak bizi dira. Amaitzeko, New York Yankees Stadium eta New York Mets Stadiumak bisitatzera joan ziren.

Hamargarren egunean, Harlem zonaldera joan ziren Hosppel meza entzutera, meza horretan kantuak oso inportanteak dira.

Amaitzean, Apolo teatrora joan ziren.

Azken egunean, Times Square-n egon ziren. Izugarrizko argiekin osatuta dago eta lekurik garrantzitsuenetakoak bisitatu genituen, adibidez: Hard Rock, Vistoria’s Secret… eta beste hainbat leku.

Begi bistan dagoenez, edonori gomendatzen diogun bidaia da, hori bai nahikoa aurreztuz gero.

Hurrengora arte!

Leticia, Sandra eta Alaia

Beste bidai batzuk entzun nahi izanez gero klikatu hemen: Irlanda: Josune

2009-03-24

DISKOTEKAK


DISKOTEKAK
Diskoteka, dantzaleku edo dantzatokia dantzatzeko lokalari esaten zaio. Garai bateko dantzatzeko tabernekin konparatuz gero, desberdinak direla esan daiteke, musika zuzenekoa ez delako, Disc jockey(DJ) batek jartzen duelako musika.
Munduko lehen diskoteka Aachen (Alemania) Scotch Club izenekoa izan zen, 1959an zabaldu zuten. Hortik aurrera, 60ko hamarkadandiskotekak Europa osoan zehar zabaldu ziren, eta 70eko hamarkadan Amerikan.
Gaur egungo diskoteketan 17 edo 18 urte baino gehiago duten gazteak bakarrik sartu ahal dira, gazteagoak badira ezin dira sartu. Diskoteketan oso giro ona dago, guztiek dantzan eta gehienetan musika "bumping” entzuten dute, hori baita gaurko gazte gehienek entzuten dutena.
Diskoteketan alkohol asko edaten dela esaten da eta drogak ere kontsumitzen direla, baina hori norberaren aukera da, zeren eta edari alkoholdun eta alkoholgabeak modu berean zerbitzatzen dira.
Diskoteketara doan jende asko txunteroa da, hau da, bumping musika gogoko dutenak, arropa arraroa eta ilean gomina jartzen dutenak.
Diskotekatik ateratzean sarritan istiluak gertatzen dira. Batzuetan diskoteketan gazte bat edo beste zauritu edo hil dutela irakur daiteke egunkarian. Seguratek, istiluak daudenean, gogor jotzen dituzte borrokan ari direnak.
Sopelanan Ecplipse da diskotekarik famatuena eta bertara 17 urte baino gehiago duten gazteak dantza eta neskak aurkitzera joaten dira.
Berangon Image diskoteka dago, hau aurrekoa baino ospetsuagoa da eta bertara jende nagusiagoa joaten da, hala ere, gazteak dira gehienak.
Barakaldon Anakonka diskoteka dago. Azken hau da ospetsuena Bizkaia osoan eta diskoteka horretara jende ugari joaten da. Bi solairu dituenez, eta pisu bakoitzean musika desberdina dagoenez, jendeak oso gogoko du.
Dakizuenez, diskoteka gehiago daude, baina aipatzeko guretzat hauexek dira hurbilenak eta ezagunenak.
Mikel eta Eder

PUBLIZITATEA




PUBLIZITATEA

Klasean lehenengo ebaluaketan publizitatea landu genuen, eta irakasleak gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko iragarkiak asmatzea eskatu zigun.
Publizitatearen ezaugarriak aztertzen ari ginela, publizitatea zein zaharra zen harritu egin ninduen: Historiako lehenengo iragarki ezaguna Tebaseko (Egipto) hirian agertu zen, k.a.100.urtean idatzitako papiroa. Ondoren, antzinako Grezian eta Erroman iragarki ofizialak, propaganda politiko zein iragarki komertzialak publikoki zabaldu ahal izateko ahoz egiten ziren. Grezian Kerux delakoa, Erroman Praecos delakoa gure pregoilariaren aurrekariak izan dira.
Erdi Aroan publizitateak atzerapauso handia pairatuko du, Europa osoan ematen den komertzioaren gainbehera, ez-egonkortasun politikoa, gremioen presioa eta analfabetismoa tarteko. Elizak, ordea, propaganda lan handia burutuko du mende hauetan, eta ikus- kode indartsu baten garapenean egingo du lan. Publizitateak asko ikasiko du Elizak egindako sinbolo eta irudien erabilera eraginkorraz.
Inprentaren sorrerak (1450. urte inguruan) Erdi Aroaren amaieran publizitaterako euskarri berriak ekarriko ditu denborarekin. Hala ere, publizitatearen garapena motela izango da, besteak beste, azpiegiturarik ez dagoelako, analfabetismoa altua delako eta botereak inprentaren gaineko kontrola ezarriko duelako.

2009-03-18

PARAPENTEA


PARAPENTEA

Sopelan Atxabiribilgo hondartzan beste motatako ekintza egiten da; parapentea. Parapentea hegaz egitean datza, hondartzako aire korronteak aprobetxatuz.

Lau motatako parapenteak daude: paramotorra, paramotorra gurdiarekin, plaza bikoa eta parapente normala.

PARAMOTORRA: parapente mota honek motorra dauka. Honek abiadura handiagoa hartzeko aukera ematen dizu, eta ez da beharrezkoa haize bolada handi bat hartzea.

PARAMOTORRA GURDIAREKIN: paramotorraren modukoa da, baina gurdi batekin jesartzeko.

PLAZA BIKOA: parapente honetan pertsona bi ibil daitezke, baina lehenengo aulkian esertzen denak bakarrik gida dezake.

PARAPENTE ARRUNTA: eserlekua arnesen bidez dago eginda, ez da batere erosoa. Hegan egiteko ez da behar motorrik, amildegitik jauztea baino. Ondoren, bera bakarrik hasiko da igotzen, hondartzako aire korronteak aprobetxatuz. Parapentearekin lortuko duten abiadurarik handiena 80 km/ordukoa izango da. Normalean 50 km/orduko hartzen ditu.

Eneritzi, Sopelana institutuko bigarren mailako ikasle bati, galdera sorta egin diogu bere esperientzia nolakoa izan zen kontatzeko.

Oraindik gogoan du parapentean egindako saltoa: igande eguzkitsua zen, eta bere lagunekin joan zen Inkestasera lehen aldiz hegan egiteko prest, izututa nengoen.

Lehenengo hegaldia, zenbat urterekin?

- Hamabirekin.

Nork bultzatu zintuen kirol hau praktikatzera?

- Aitak eta osabak.

Doi berezirik behar da kirol honetan jarduteko?

- Beno, nik ikastaro bat egitea gomendatuko nizueke.

Non egin daitezke ikastaroak? Garestiak al dira?

- Inkestasen, Sopelmarren egiten dira. Niri lehenengoa dohainik atera zitzaidan, baina 60 inguru balio dute bizpahiru klasek.

Amildegitik jauzi egin zenuen lehen aldian beldurrik bai?

- Bai, beldurra sentitzen da eta amildegitik jauztean lurraren kontra jo behar duzula ematen du, baina gero, eskerrak, igotzen hasten zara.

Zer sentitzen duzu, hegaz ari zarenean?

- Galdera hau ezin da erantzun, norberak bizi behar du.

Lander eta Urtzi

2009-03-11

BESTE MUNDU BAT

Beste mundu bat


EUSKAL HERRIKO GAZTE BATEK EGUNEKOAN EGITEN DUENA:

Goizeko zazpietan, iratzargailuak jo eta ohetik jaikitzen da dutxa beroa hartzera. Gosaltzeko, bi tostada, zukua, esnea eta gailetak ditu. Telebista piztu eta 8:15-ak arte ez da etxetik irteten.

8:30-etan eskolara, Gizarte liburua ireki eta ikasten hasten da, asteburua heltzeko irrikaz.

Txirrina jo, eta bazkaltzera joaten da, beti kexaka, janaria txarra dela esanez.

SUDANEKO GAZTE BATI SUERTATU ZAIONA:

Goizeko bostetan, behegainetik altza, txabolatik atera eta bide luzea oinez, baso bat ur edan ahal izateko. Etxera bueltatu eta zorora doaz lan egitera.

8.30-ak. Zoroan dabiltza jotake bizitza hau aldatzeko irrikaz.

Goiz eta arratsalde osoa dabiltza lanean, eta janari eskasarekin.

Gaur egun denok dakigu zein egoeratan aurkitzen diren leku hauetako familiak. Askok goseak eta egarriak jota hiltzen dira, edota edozein motatako gaixotasunak, sendatzeko botikarik ez daukatelako. Horren adibide bat, Iridimeko errefuxiatu esparruan gertatutakoa da.

Bertan hainbatek laguntza behar dute bizitza aurrera eraman ahal izateko. Osasun zerbitzu ezak senide eta auzokoei erabaki latzak hartzera behartzen die.

Emakume batek asteak edo agian hileak eraman ditzake oheari kateatuta. Akaso, gudak zoratu egin duelako, bizitza osoa horrela daramalako, batek daki.

Hori gutxi balitz, herrialde hauetako ume asko txiki-txikitatik hasten dira lurra lantzen bizitza aurrera eramateko; horretarako erabiltzen dituzten lan tresnak, guk erabiltzen ditugunekin alderatuz, izugarri atzeratuak dira.

Herrialde hauetakoek egiten duten lanaren truke miseria hutsa baino ez dute jasotzen, horrela egunetan ezer jan gabe egon daitezke,

gehienetan ez dute oinetakorik erabiltzen, eta erabiltzekotan plaztikozko botilez eta hainbat zapiz egindakoak dira. ( Birzikakleta primeran erabiltzen dute), arropa eskasa erabiltzen dute, ez baitute gehiagorik eta askotan hotzez gaixotu eta hil egiten dira. Gaixotzean umeek orduak ematen dituzte eritetxeko lurrean botata, inork kasurik egin gabe.

Eskolatzea kontuan izan beharreko beste alderdi garrantzitsu bat da. Guk protesta besterik ez dugu egiten, ez dugulako eskolara joan nahi edo ikastea ez zaigulako gustatzen. Baina benetan uste duzue ume horiek horrelako aukerarik dutenik? Hauek ez dira eskolara ailegatzen, baina ez nahi ez dutelako; baizik eta ezin dutelako. Askok ez dakite idazten, ezta irakurtzen ere. Guk eskola utzi nahian, eta beraiek, berriz, ikasteko aukera baten zain.

Bizitzaren zertzelada hau irakurrita, mundua justua iruditzen ahal zaizu?

Olatz Vazquez, Olatz Artabe

2009-02-18

IKASLEAK ETA IRAKASLEAK, IKUSPUNTU EZBERDINAK?









IKASLEAK ETA IRAKASLEAK, IKUSPUNTU EZBERDINAK?


Nerea (ikaslea) / Lurdes (irakaslea)
1- Zer iruditu zaizu institutua?
N.: Ez dago hain txarto.
L.: Nire ustez oso leku atsegina da.
2- Zein institututan/eskolatan egon zara lehenago?
Zein nahiago duzu?
N.: Zipiriñen. IES Sopelana BHI nahiago dut mutil guapoagoak daudelako.
L.: Plentzian. Antzekoak dira.
3- Zer iruditzen zaizu ordutegia?
N.: Nahiko ondo dago, gehien gustatzen zaidana ostegun eta ostiraletan arratsaldeak libre izatea da.
L.: Leku guztietan bezala. Ez dago oso ondo, baina azkenean konformatzen eta ohitzen zara.
4- Gustuko duzu jantokiko janaria?
N.: Ez, egia esanda, askoz nahiago dut etxeko janaria hemengoa baino.
L.: Gutxitan geratu naiz eta nire ustez lehenengo platera eta postrea oso ondo daudela esan dezaket. Bigarren platera, aldiz, ez hain ondo.
5- Zein da zure ikasgairik gustukoena?
N.: Hori argi daukat, Heziketa Fisikoa! Kirola egitea asko gustatzen zait eta.
L.: Fisika eta kimika. Biologia eta geologia irakasten baditut ere, ez ditut hain gustuko.
6- Zer moduz zure esperientzia hiruhilabeteko honetan? Institutuko arauekin ondo konpondu al zara?
N.: Nahiko ondo, gustura nago ikastetxe honetan, lagun guztiak hemen ditut eta! Gainera arauekin nahiko ondo konpondu naiz.
L.: Oso ona. Eta arauekin ez naiz txarto konpondu.
7- Ikasle / irakasle gehienak jatorrak iruditzen zaizkizu?
N.: Bai, beti bezala, batzuekin hobeto konpontzen naiz beste batzuekin baino, baina orokorrean nahiko majoak dira.
L.: Bai. Irakasleekin oso ondo konpontzen naiz. Ikasleekin ere, baina badago beti baten bat graziaren bat egin behar duena... Betiko legez!
8- Zer da institutu honetatik gehien gustatzen zaizuna?
N.: Errekreoak, noski! Lagunekin egoteko denbora delako.
L.: Giroa oso ona dela.
9- Zer egiten duzu ez aspertzeko?
N.: Klasean baldin banago, notatxoak bidali nire ikaskideei.
L.: Nik ez daukat denborarik aspertzeko klasean.
10- Klaseak hobetzeko zer egingo zenuke?
N.: Laburragoak egin; ez ginateke hainbeste aspertuko. Hori suposatzen dut.
L.: Txapa gutxiago bota eta hain haserre ez egon.
11- Txikitan zer izan nahi zenuen?
N.: Lanpostu bezala ez dakit, baina beti nahi izan dut zoriontsu izan.
L.: Arkeologoa. Asko gustatzen zitzaidalako piramideen mundu hori aztertzea.

Mireia eta Alejandra


ARTE EDERRETAKO MUSEORA


ARTE EDERRETAKO MUSEORA

Azaroaren 7an Arte Ederretako museora joan ginen lehenengo aldiz Bilbora. Behin txamarrak eta euritakoak utzita, museoa bisitatzen hasi ginen pixkanaka-pixkanaka. Ikusi genuen lehenengo koadroa jan-edan umoretsua izan zen. Ondoren, zenbait erretratu ikusi genituen eta amaitzeko erliebe bat.

Museoko bisita amaitu baino lehen, Arte irakasleak, Maria Eugeniak. denbora librea utzi zigun bokata eta museoko liburutegia ikusteko. Museoari gustua hartu genionez, azaroaren 21ean, berriro bueltatu ginen. Honetan margolari oso famatu baten artelanak ikusi genituen. Margolari honen izena Joaquin Sorolla zen.

Sorollaren erakusketa hamalau mihisez osatuta zegoen. Jendeari koadroak gustatu zitzaizkien, batez ere kolore bizia eta tamaina izugarri handia zituztenak. Erakusketa honetan, Sorollak Espainiaren ikuspegia erakusten du. Koadroak egin baino lehen, Sorollak Espainiatik bidaiatu zuen,eta apunteak hartu ondoren, Autonomia Erkidego bakoitzeko ohikoenak eta ezagunenak margotu zituen.

Koadrorik handienean, adibidez, Gaztela Mantxa(Toledo) eta Gaztela Leon(Avila) nahasten ditu mihisean. Koadro horretan bi probintzien arteko gauzarik garrantzitsuenak margotzen ditu, hala nola, Toledoko eta Avilako janzkera tipikoenak eta eraikuntzarik famatuenak: paisaian Toledoko katedrala Avilako harresi famatuarekin batera agertzen da.

”Atunaren arrantza” izeneko koadroa seriearen azkena izan zen.Koadro hau Sevilla eta Portugalen arteko mugan kokatuta dago. Sorollak arrantzaleak lan izugarria egiten nabarmentzen ditu. Bakoitzaren aurpegia ez margotzeko, arrantzale guztiak lepoz ateratzen ditu. Honen ostean Madrilera itzuli eta seriea amaitu zuela esan zion Archer Hyntigtoni

Bisitaren amaieran, Nestor Basterretxearen ( Bermeo,1924) erakusketa “Euskal serie Kosmogonikoa” ikustera sartu ginen. Hona hemen erakusketan aurki daitezkeen 17 eskulturek adierazi nahi dutena:

Akelarre :Azti- taldeak elkartzen ziren astelehen, asteazken eta ostiral gauetan, Akelarrea gurtzeko. Ganadua babesten omen zuen, tradizio paganoan zegoen oinarrituta.

Eiztaria: Kondairaren arabera, ehiztari bat atsedenik gabe zebilen mendietatik atzera eta aurrera, bere txakurrekin batera ehizarekiko gehiegizko zaletasunak nekatuta.

Gaueko: Gaueko jeinua da, behi edo munstro forma dauka.

Idittu: Animalia itxurako gaueko jeinua da, eta gauaren iluntasunean, sugar batekin agertzen da.

Ilargi amandre: Jainkosa gisa hartzen du eta emankortasunarekin dago erlazionatuta.

Intxitxu: Leize eta eremu hutsetan bizi den kondairazko deabrua.

Bost haizeak : Fenomeno naturalak lauburua agertzen da. Jatorriz kristautasuna baino lehenagoko sinboloa da.

Eate: Ekaitzen, suaren eta uholdeen jeinua.

Mairuak: Aintzina, dolmenak eraikitzen zituzten paganoek.

Ostadar: Aintzineko munduan majikotzat hartzen zen fenomeno naturala.

Triku-harri: Dolmen baten izena. Euskal Herrian historiaurreko monumenturik garrantzitsuenetarikoa.

Majue: Lurpeko jeinu kaltegarria, Mari emaztearekin elkartzen denean, txingor-ekaitzak sortzen ditu.

Mari: Leizeetan bizi den emakumezko jeinua Anboto mendiaren inguruan dago Durangaldean.

Torto: Begi bakarreko jeinu kaltegarri eta antropofagoa.

Ikusten duzuenez, oso ondo pasatu genuen, beraz, edonori gomendatzen diegu Arte Ederretako museoa bisitatzea.

2009-02-11

GURASOEN ARTEKO BANAKETA


GURASOEN ARTEKO BANAKETA

Gazteek mota desberdinetako arazoak dituzte.Gehien entzuten direnak drogen munduaren ingurukoak dira, baina arazoak ez dira hasten drogak hartzen dituztenean, drogak hartu aurretik baizik.

Lehen esan dugunez, mota askotako arazoak daude. Gurasoen banaketa, adibidez. Gaur egun gure bizitzan oso normala da kasu honekin topo egitea. Banatzen diren guraso gehienek seme alabak dituzte eta hauexek dira gehien sufritzen dutenak. Esaterako:

● 4 eta 5 urte bitarteko umeek zorrotzago adierazten dute.

● 6 eta 10 urte bitartekoak gurasoekin sarritan haserretzen dira eta denataz kexatzen dira.

●12 eta 14 urteko nerabeek haien sufrimendua gordetzen dute. Lagunekin egotean lasaiago sentitzen dira. Haien sentimenduak haserraldi bizietan agerian uzten dituzte.

Psikologoek esaten dute konfidantza eta amodioz arazoak konpondu daitezkeela, baina batzuetan ez da hain erreza.

Umeek estresa erakusten dute, erruduntzat dute euren burua. Hortik haserraldiak eta arazoak eskolan eta ikasketetan.

Halako egoeretan dauden gurasoei aholku batzuk eman nahi izango genizkieke. Mutil edo neskalagun berri bat aurkitzekotan, denbora bat uztea komeni da neska edo mutilagun berria aurkeztu baino

lehen.Bestalde, ondo prestatu aurkezteko momentua,lehenengo aurkezpen laburrak izatea komeni da eta ahal den neurrian ez etxean.

Arazo hauek bizi dituen pertsona batekin hitzegin dugu eta hauxe kontatu zigun:

Bere gurasoak hiru urte zituenean banandu ziren, oso txikia zenez, ez zekien ondo gurasoei zer gertatzen ari zitzaien, baina urteak pasa ahala, oso gogorra iruditu zitzaion.

Bere lehenengo erantzuna gurasoei kontra egitea izan zen, oso txarto konpontzen zen bata zein bestearekin, gertatutakoa beraien errua zela pentsatzen zuelako. Bere aitarekiko harremana galtzen hasi zen pixkanaka- pixkanaka. Ez zuten ia kontakturik, bere aita beste herri batean bizi baitzen. Amak ez zion bere aitari buruz hitzegiten eta gutxitan ikusten zuen. Eskerrak, nagusitzen zen neurrian, horrelako gauzak hainbatetan gertatzen zirela konturatu zela eta ez zela beraien errua izan.

Orain gauzak konpontzen ari dira, gurasoak eta beren arteko harremana estutzen hasi delako.

Berarekin hitzegitean ondorio bat atera dugu edozein arazori aurre egin ahal zaiola .

2009-02-04

HIRIKO TRIBUAK INSTITUTUAN


HIRIKO TRIBUAK INSTITUTUAN

Munduan tribu batzuk daude, guk batzuen janzkera eta entzuten duten musika mota azalduko dugu. Baina hemen agertutakoak ez dira bakarrak, askoz gehiago daude; "skinheads", "skaters", " gotikoak", "punks"...


"Pijoak" (Alaia) : Gure laguna Alaia Bilbao oso pertsona “pijoa” da baita oso jatorra ere, arroparen aldetik, markako gauza asko darama, denda normalak ere gustoko ditu , Berskha, Stradibarius...

Berari gustatzen zaion musika Pop da, esan digunagatik bere

talderik gogokoena “ El Canto del Loco” da .


"Latinoak"(Saskia ): Saskia, kolonbiarra da, herri horretan gehien entzuten den musika “salsa”, “bachata”, “reggaeton”...da. Saskia Bizkaira etorri zenean, musika bera entzuten segitu zuen, baina denbora pasa ahala, bestelakoak ezagutu zituen.


“Raperoak” (Urtzi): Urtzik raperotzat du bere burua ,bere janzkera gurea bezalakoa da. Bere talderik gogokoenak, “Violadores del Verso”, “Tote King”, “SFDK” eta “ Nach Scrach” dira. Baina “Porta” entzute handiko kantaria ez zaio batere gustatzen, berak esaten duen bezala “nenaza” bat da, eta neskeei bakarrik gustatzen zaie. Baina Urtzi ez da rapero bakarra institutuan, beste zale bat Julen da, honek raperoago janzten da baina musika aldetik gustu berekoak dira.


“Comando patata” (floggers), izen hau klaseko ikaskide batzuek asmatu zuten, berdin jazten dute eta “AC/DC” eta “GREEN DAY” taldeak entzuten dituzte. Baina benetako“floggers”-ek ez dute musika hori entzuten, elektro-a baizik, eta markako arropa janzten dute.


“Mod’s”(Erik), ez da beste klaseko mutil batzuk bezala janzten eta aspaldiko musika entzuten du, opera adibidez. Mario del Monaco da bere abeslaririk gogokoena.

Nerea eta Irati

2009-01-30

FLYSCHAK SOPELANAN

Sopelanako hondartzetan ikus daitezkeen flyschak

2009-01-29

HARLEY DAVIDSON


HARLEY DAVIDSON

Harley Davidson motorren historia
Willian Harleyk eta Arthur Davidsonek Harley Davidson motorra asmatu zuten 1901.urtean Milwaukeen, Estatu Batuetan. Motor hau famatuena da Estatu Batuetan, Indian-ekin batera.
Harley Davidson Motor Company 1903- ko abuztuaren 28an sortu egin zen. Egun horretan ofizialki hasi ziren egiten.
Harley Owners Group
Harley Davidsonek sortu zuen Harley Owners Group ,H.O.G., motoziklisten desira betetzeko, hau da, motorrak gogoko zituen jendeari modu antolatu batean bere irrika asetzeko.
H.O.G-ek hazkunde azkarra izan zuen nazioarteko mailan. Gaur egun, H.O.G-ek munduan zehar 1.300.000 kide baino gehiago ditu. Munduko motoziklista erakunderik handiena da.
Lehenengo Harley Davidson
Lehengo Harley Davidson motorrak bizikleta bati karburagailu bat ezarriz egin zuten, tailer txiki batean. Motor hori ez zen oso indartsua, baina garraio laburrak egiteko erabilgarria zen (1cv).
Bigarren motorra hobea zen, askoz azkarragoa eta bide luzeagoa egiten zuen,(3cv)

Bitxikeriak
Arthur Davidsonek fabrika batean lan egiten zuen, motorren piezak egiten. Eta, Willian Harleyk asmatu zuen motordun bizikleta.
Orduan, biak batera hasi ziren motordun bizikletak egiten eta horrela sortu zen Harley Davidson.
Armadara saldu ziren 1.918an egindako Harley Davidson guztiak Lehen mundu gerrarako, hain zuzen ere. Guda bukatzean 20.000 Harley Davidson inguru erabili ziren.Armitizioaren ondoren, Roy Holtz, soldadu amerikarra, izan zen lehena Alemanian sartzen Harley Davidson baten gainean.

Harley Davidson VRSC V Rod Muscle deituriko motorraren diseinua 1.999an hasi ziren egiten eta 2006an bukatu zuten. Zilindrada handienetarikoa du, 1500z.k., oso indartsua. Gaur egungo modelorik berriena.

2009-01-27

MIKEL LABOAREN OMENEZ



MIKEL LABOAREN OMENEZ

Mikel Laboa, euskal kantari eta musikagilea, Donostiako alde zaharrean jaio zen 1934-ko ekainaren 15ean eta 2008-ko abenduaren 1-ean hil da, 74 urterekin. Gerra zibila zela eta, bere ama, zortzi seme-alabekin Lekeitiora lekualdatu zen. Donostiara itzuli orduko, marianisten ikastetxe batean sartu zen. Batxilergoa bukatzean medikuntza ikasteko aukerak izan zituen; Madrilen, Iruñean, Zaragozan eta Bartzelonan egin zuen lan. Haur psikiatrian espezializatu zen arte, 41 urterekin.

Gaztetan musikarako interesa piztu zitzaion Atahualpa Yupanki eta Violeta Parra artistei esker. Bere estreinaldia Iruñean izan zen, Gayarre antzokian 1958 an.

60ko hamarkadan, beste euskaldun artistekin batera, "Ez dok amairu" taldea sortu zuten. Talde honetako Benito Lertxundirekin batera, azaleratu zuten " euskaldun abesti berria".

Bere musika tradizionala, poetikoa eta esperimentala zen, 60-70 hamarkadetako kanta-autoreen modukoa, baina bere aparteko ahotsarekin.

Bere lanak abesti zaharrak batzen ditu, estilo modernoago emanez.

Bere hurrengo lana, "Bat-hiru", 1974an argitaratutakoa, "Historiako euskaldun diskorik onena hautatu zuen "Diario Vasco" egunkariak duela urte gutxi batzuk.

Bere abestietako batzuk oso famatuak egin dira euskaldunon artean, adibidez; "Txoria txori" , bere abestirik ezagunena .Gainera, Joan Baez-ek ere abestu zuen euskaraz. Abesti honek, zenbait bertsio ezberdin ditu: adibidez, orkestrak parte hartzen duen bertsioan, hau da, Donostiako abesbatza eta Euskal Herriko Gazte Orkestraren eskutik.

Beste abesti aipagarriak: "Gure hitzak", "Haika mutil" eta "Baga, Biga Higa" dira.

Bere osasun arazoak eszenatokitik urrundu zuen arte, musika sortzaile lanetan 35 urtez aritu zen. Normalean, Iñaki Salvadorrekin, jazz musikagilea, egiten zuen lan. Donostiako orfeoiarekin ezezik beste euskal musikagile batzuekin ere egin zuen. Bere abestirik ezagunenetariko batzuk, Julio Medem-ek " La pelota vasca" filmean erabili zituen.

Bere azken ekitaldia Donostian izan zen 2006-ko uztailaren 11an, Bob Dylan-ekin batera, Bakearen omenez eginiko kontzertuan.

Donostiako Antigua auzoan bizi izan zen azken urteotan. Azkenik, gaixotasun luze batek jota, 2008ko abenduaren 1ean zendu zen, 74 urte zituelarik.

Gipuzkoako urrezko domina jaso behar zuen 2008 abenduaren 23an Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. Donostiako udalak, bere aldetik, hiriko urrezko domina eman

dio, hil ostean.

Aitor eta Garazi


2009-01-21

Bermudetako triangelua

BERMUDETAKO TRIANGELUA

Bermudetako triangelua edota Deabruaren triangelua, Bermudas irlak, Puerto Rico eta Melbourneren artean kokatuta dago.

Triangelu famatu honetan misterioz itsasontzi, hegazkin eta pertsona asko desagertu dira.

Ez da inoiz hegazkinen, pilotuen edo bidaiarien arrastorik aurkitu.

Ikertzaileek desagertze arraro hauen azalpen ugari eman dituzte: batzuek, pirata modernoek bahitu dituztela diote; beste batzuek, ordea, ozeano azpiko area honetan zurrunbilo edo zulo bat dagoela diote; badira beste hainbat, Bermudetako triangeluaren azpian Atlantidaren zati batzuk geratzen direla esaten dutenak, eta honen erruz hegazkinak, itsasontziak eta abar desagertzen direla.

Hauez gain, beste batzuk, estralurtar gaizto eta oker batzuk magnetismo kanpoa trabatu, eta gizakiak harrapatzen dituztela beraien esperimentuetarako esaten dutenak ere badira.

Zona honetan desagertze askoren berri eman bada ere, bertan topatu diren gauzen berri gutxiago eman da. Adibidez, 1975eko uztailan, Jim Thornek, ikertzaile ozeaniko talde bateko kideak atera zuen argazkian, triangeluaren gainaldean ekaitz elektriko bat ikusten zen. Errebelatutako pelikula ikustean, zur eta lur geratu zen gauza karratu batzuk agertzean, bere itsasontzitik gutxi gora-behera 100 miletara. Baina berak oso ondo zekien gau hartan ez zegoela itsasontzirik inguruetan.

Hau gertatu zenetik, 50 barku eta 20 hegazkin desagertu dira denera.

Urperatze teknikak hobetzen direnean, seguruenik urperatutako itsasontzi gehienak aurkituko dituzte, baina Bermudetako misterioa gure irudimenean gelditzea betikoere gerta daiteke.

Jarraian aho zabalik uzteko gertaera bat:

"1945eko abenduaren 5ean, gerrarako prestatuak zeuden bost hegazkin atera ziren Floridako aireportu batetik. Jarraitu behar zuten bidea Bermudetatik pasatzen zen. Hegazkinek erregai nahikoa zeramaten sei orduko bidaia egiteko eta eguraldiaren baldintzak guztiz egokiak ziren. Hegazkinek, Taylor kapitainaren agindupean,

Arratsaldeko hirurak laurden gutxitan ekialdeko norantza zuten, hau da, kostaldetik oso urrun aurkitzen ziren. Momentu hartan mezu arraro bat jaso zuten Floridako aireportuan Taylor kapitainak bidalia:

Taylor kapitaina: Dorrera deitzen. Larrialdi bat da. Norantza galdu dugula uste dut. Ezin dugu lurra ikusi...errepikatzen dut...ezin dugu lurra ikusi.

Kontrol Dorrea: Non zaudete?

Taylor kapitaina: Ez dakigu ziur non gauden. Galduta gaudela uste dugu.

Kontrol Dorrea: Mendebalderantz abiatu.

Taylor kapitaina: Ez dakigu mendebaldea non dagoen. Zerbait txarto doa, ozeanoaren itxura arraroa da...ez dakigu norantzara jo.

Ondoren, irratiko elkarrizketa galdu egin zen, eta hortik aurrera bilaketarik garrantzitsuenetako bat hasi zen: 240 hegazkin eta 8 ontzi esku hartu zuten.

Baina ahalegin guztiak baztertuta, ezin izan zuten inoiz ezer aurkitu.

Orain dela urte batzuk, itsasoaren ondoan, alde horretatik, aurkitu zituzten hegazkin batzuen aztarnak, ondorengo ikerketak egiaztatu zuten hegazkin horiek ez zirela Taylor kapitainarenak." (www.geocities/Athens/3054/v19.htm-4k)

Beraz, zonalde horretako desagerpenak oraindik jarraitzen dute argitu gabe, eta MISTERIOA JARRAITZEN DU!!

Amaia eta Julene