2009-03-24

PUBLIZITATEA




PUBLIZITATEA

Klasean lehenengo ebaluaketan publizitatea landu genuen, eta irakasleak gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko iragarkiak asmatzea eskatu zigun.
Publizitatearen ezaugarriak aztertzen ari ginela, publizitatea zein zaharra zen harritu egin ninduen: Historiako lehenengo iragarki ezaguna Tebaseko (Egipto) hirian agertu zen, k.a.100.urtean idatzitako papiroa. Ondoren, antzinako Grezian eta Erroman iragarki ofizialak, propaganda politiko zein iragarki komertzialak publikoki zabaldu ahal izateko ahoz egiten ziren. Grezian Kerux delakoa, Erroman Praecos delakoa gure pregoilariaren aurrekariak izan dira.
Erdi Aroan publizitateak atzerapauso handia pairatuko du, Europa osoan ematen den komertzioaren gainbehera, ez-egonkortasun politikoa, gremioen presioa eta analfabetismoa tarteko. Elizak, ordea, propaganda lan handia burutuko du mende hauetan, eta ikus- kode indartsu baten garapenean egingo du lan. Publizitateak asko ikasiko du Elizak egindako sinbolo eta irudien erabilera eraginkorraz.
Inprentaren sorrerak (1450. urte inguruan) Erdi Aroaren amaieran publizitaterako euskarri berriak ekarriko ditu denborarekin. Hala ere, publizitatearen garapena motela izango da, besteak beste, azpiegiturarik ez dagoelako, analfabetismoa altua delako eta botereak inprentaren gaineko kontrola ezarriko duelako.