2009-05-29


ERROMAtik galdu barik
Gaur egungo Erroman, "La Ciudad Eterna" deitua, denbora ez dela bertatik igaro ematen du, azalpen hau egiaztatzeko adibide ezin hobeak dira Coliseoa, Batikanoko kapila Sixtina...etab. Monumentu hauek hainbeste urtez ia ukitu gabe mantendu izanak, erromanoen garaiak bizitasunez imaginatzea errazten du. Hala ere, nahiz eta aspaldiko eraikinak eta ohiturak jarraitu izana, hiri modernoetarikoen artean sartzen da eta hiri hau bisitatzen duten turista kopurua izugarri handia da. Urteko edozein urtaro da egokia Erroma bisitatzeko, baldintza klimatikoak nahiko egokiak izaten direlako urte osoan zehar, udak ez dira bereziki oso beroak eta neguak epelak izaten dira. Dena dela, nahiz eta edozein momentutan joan, ezin zara bueltatu ''FONTANA DE TREVI'' iturrira txanpon bat bota gabe, aldi berean, desira bat eskatuz gero, beteko dela suposatzen da. Baina ez da bakarrik hori, hiri honek dituen paisaiei esker ateratako argazkiak ezin politagoak izango dira.
Bidaia bat egitea pentsatzen ari zara?, Ez dakizu nora? Ez egin kasu krisiari eta etor zaitez Erromara, bidaia nahiko merkea aterako zaizu eta gainera opari eta oroitzapen ezin hoberekin bueltatuko zara. Zer deritzozu? Monumentu guztiak ikusiko dituzu, kaleetan barrena galduko zara eta Erroma nola usaintzen duen jakingo duzu! PREST AL ZAUDE? BA...AURRERA,goazen Erroma ezagutzera!
"Via Merluana" kalean (puntu urdina hasten den lekua) egongo da alkilatu dugun apartamentua, bertan emango diogu hasiera gure bidaiari. Kale horretatik eskumarantz jota ''Coliseo''arekin egingo duzu topo aurrez aurre. ''Coliseoa'' Erromako monumenturik tipikoena izango da agian. 50,000 eserleku hartzen zituen bere eraikuntza osoak, gaur egun ere munduko anfiteatrorik handienetakoa da. Bertan, gladiadoreak aritzen ziren lehoien aurka edota teatrolanak antzezten ziren. Mendeetan erabilera desberdinak eman zizkioten gaur egungo eraikuntza turistikoa izatera ailegatu arte. ''Coliseoa'' da Erromarako, Eiffel dorrea Parisera edota Big-Ben Londresera den bezala. "Foro Romano" deituriko kaletik jarraituz gero, Piazza Venecia eraikuntzarekin aurkituko gara. Zonalde horretan, Italiako monumentu garrantzitsuenak aurkitzen dira, baita palazio nagusia ere. Kaleetan zehar ''Fontana De Trevi'' deituriko iturrira abiatuko gara. Argazki batzuk atera ondoren eta txanponaren tradizioa bete eta gero, ez al zara gose? Ondoan dagoen jatetxe batera gonbidatzen zaitugu! Tripa bete eta gero, ''Palazzio Quirinale'' bisitatuko duzu, eraikuntza honen sarreran eskultura handi bat dago bi jainko errepresentatzen dituena: Castor eta Pólux. Aipatzekoa da, ''Palazzio '' honetan gaur egungo Italiako lehendakaria bizi dela, Obama Etxe Zurian bezala. Bisitaldia bukatu eta gero, ezkerrerantz jota, oso denda garestiz girotutako zonaldetik pasako gara Espainako plazara iritsi arte. Espainako plaza betidanik oso jendeztaturik egon da eta bere eskailera amaiezinengatik iragartzen da. Plaza honen ondo-ondoan Espainiako enbaxada aurkitzen da, beraz, dirua edo pasaportearekin arazoren bat izanez gero, hona jo beharko zenuke. Hemendik gorria den autobus turistiko batek Vaticanora eramango zaitu.
Vaticano Italiaren barruan aurkitzen den herrialde txikia da. Herrialde hau, hain zuzen ere, San Pedro eliza erraldoiarengatik ezaguna da, baita elizaren aurrez-aurre dagoen plazarengatik ere. Plaza horretara mundu guztietako erromesak joaten dira Aita Santuak elizaren barandatik ematen duen meza entzutera. Eraikuntza honen atzekaldean Vaticanoko museoak daude. Hauen barruan hain ezaguna den ''Capilla Sixtina'' aurkitzen da. Capera hau 1471-1484 urteen artean eraiki zen. Miguel Angel pintoreak, hogeita hamazortzi urterekin, Caperako hormak margozteko agindua izan zuen. Azken bisita honekin bertatik oso gertu dagoen autobusa hartu eta apartamentura eramango zaitu berriz ere.
Hurrengo egunetan, Erromako giro magikoan murgildu zaitez!