2009-03-24

DISKOTEKAK


DISKOTEKAK
Diskoteka, dantzaleku edo dantzatokia dantzatzeko lokalari esaten zaio. Garai bateko dantzatzeko tabernekin konparatuz gero, desberdinak direla esan daiteke, musika zuzenekoa ez delako, Disc jockey(DJ) batek jartzen duelako musika.
Munduko lehen diskoteka Aachen (Alemania) Scotch Club izenekoa izan zen, 1959an zabaldu zuten. Hortik aurrera, 60ko hamarkadandiskotekak Europa osoan zehar zabaldu ziren, eta 70eko hamarkadan Amerikan.
Gaur egungo diskoteketan 17 edo 18 urte baino gehiago duten gazteak bakarrik sartu ahal dira, gazteagoak badira ezin dira sartu. Diskoteketan oso giro ona dago, guztiek dantzan eta gehienetan musika "bumping” entzuten dute, hori baita gaurko gazte gehienek entzuten dutena.
Diskoteketan alkohol asko edaten dela esaten da eta drogak ere kontsumitzen direla, baina hori norberaren aukera da, zeren eta edari alkoholdun eta alkoholgabeak modu berean zerbitzatzen dira.
Diskoteketara doan jende asko txunteroa da, hau da, bumping musika gogoko dutenak, arropa arraroa eta ilean gomina jartzen dutenak.
Diskotekatik ateratzean sarritan istiluak gertatzen dira. Batzuetan diskoteketan gazte bat edo beste zauritu edo hil dutela irakur daiteke egunkarian. Seguratek, istiluak daudenean, gogor jotzen dituzte borrokan ari direnak.
Sopelanan Ecplipse da diskotekarik famatuena eta bertara 17 urte baino gehiago duten gazteak dantza eta neskak aurkitzera joaten dira.
Berangon Image diskoteka dago, hau aurrekoa baino ospetsuagoa da eta bertara jende nagusiagoa joaten da, hala ere, gazteak dira gehienak.
Barakaldon Anakonka diskoteka dago. Azken hau da ospetsuena Bizkaia osoan eta diskoteka horretara jende ugari joaten da. Bi solairu dituenez, eta pisu bakoitzean musika desberdina dagoenez, jendeak oso gogoko du.
Dakizuenez, diskoteka gehiago daude, baina aipatzeko guretzat hauexek dira hurbilenak eta ezagunenak.
Mikel eta Eder

PUBLIZITATEA




PUBLIZITATEA

Klasean lehenengo ebaluaketan publizitatea landu genuen, eta irakasleak gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko iragarkiak asmatzea eskatu zigun.
Publizitatearen ezaugarriak aztertzen ari ginela, publizitatea zein zaharra zen harritu egin ninduen: Historiako lehenengo iragarki ezaguna Tebaseko (Egipto) hirian agertu zen, k.a.100.urtean idatzitako papiroa. Ondoren, antzinako Grezian eta Erroman iragarki ofizialak, propaganda politiko zein iragarki komertzialak publikoki zabaldu ahal izateko ahoz egiten ziren. Grezian Kerux delakoa, Erroman Praecos delakoa gure pregoilariaren aurrekariak izan dira.
Erdi Aroan publizitateak atzerapauso handia pairatuko du, Europa osoan ematen den komertzioaren gainbehera, ez-egonkortasun politikoa, gremioen presioa eta analfabetismoa tarteko. Elizak, ordea, propaganda lan handia burutuko du mende hauetan, eta ikus- kode indartsu baten garapenean egingo du lan. Publizitateak asko ikasiko du Elizak egindako sinbolo eta irudien erabilera eraginkorraz.
Inprentaren sorrerak (1450. urte inguruan) Erdi Aroaren amaieran publizitaterako euskarri berriak ekarriko ditu denborarekin. Hala ere, publizitatearen garapena motela izango da, besteak beste, azpiegiturarik ez dagoelako, analfabetismoa altua delako eta botereak inprentaren gaineko kontrola ezarriko duelako.

2009-03-18

PARAPENTEA


PARAPENTEA

Sopelan Atxabiribilgo hondartzan beste motatako ekintza egiten da; parapentea. Parapentea hegaz egitean datza, hondartzako aire korronteak aprobetxatuz.

Lau motatako parapenteak daude: paramotorra, paramotorra gurdiarekin, plaza bikoa eta parapente normala.

PARAMOTORRA: parapente mota honek motorra dauka. Honek abiadura handiagoa hartzeko aukera ematen dizu, eta ez da beharrezkoa haize bolada handi bat hartzea.

PARAMOTORRA GURDIAREKIN: paramotorraren modukoa da, baina gurdi batekin jesartzeko.

PLAZA BIKOA: parapente honetan pertsona bi ibil daitezke, baina lehenengo aulkian esertzen denak bakarrik gida dezake.

PARAPENTE ARRUNTA: eserlekua arnesen bidez dago eginda, ez da batere erosoa. Hegan egiteko ez da behar motorrik, amildegitik jauztea baino. Ondoren, bera bakarrik hasiko da igotzen, hondartzako aire korronteak aprobetxatuz. Parapentearekin lortuko duten abiadurarik handiena 80 km/ordukoa izango da. Normalean 50 km/orduko hartzen ditu.

Eneritzi, Sopelana institutuko bigarren mailako ikasle bati, galdera sorta egin diogu bere esperientzia nolakoa izan zen kontatzeko.

Oraindik gogoan du parapentean egindako saltoa: igande eguzkitsua zen, eta bere lagunekin joan zen Inkestasera lehen aldiz hegan egiteko prest, izututa nengoen.

Lehenengo hegaldia, zenbat urterekin?

- Hamabirekin.

Nork bultzatu zintuen kirol hau praktikatzera?

- Aitak eta osabak.

Doi berezirik behar da kirol honetan jarduteko?

- Beno, nik ikastaro bat egitea gomendatuko nizueke.

Non egin daitezke ikastaroak? Garestiak al dira?

- Inkestasen, Sopelmarren egiten dira. Niri lehenengoa dohainik atera zitzaidan, baina 60 inguru balio dute bizpahiru klasek.

Amildegitik jauzi egin zenuen lehen aldian beldurrik bai?

- Bai, beldurra sentitzen da eta amildegitik jauztean lurraren kontra jo behar duzula ematen du, baina gero, eskerrak, igotzen hasten zara.

Zer sentitzen duzu, hegaz ari zarenean?

- Galdera hau ezin da erantzun, norberak bizi behar du.

Lander eta Urtzi

2009-03-11

BESTE MUNDU BAT

Beste mundu bat


EUSKAL HERRIKO GAZTE BATEK EGUNEKOAN EGITEN DUENA:

Goizeko zazpietan, iratzargailuak jo eta ohetik jaikitzen da dutxa beroa hartzera. Gosaltzeko, bi tostada, zukua, esnea eta gailetak ditu. Telebista piztu eta 8:15-ak arte ez da etxetik irteten.

8:30-etan eskolara, Gizarte liburua ireki eta ikasten hasten da, asteburua heltzeko irrikaz.

Txirrina jo, eta bazkaltzera joaten da, beti kexaka, janaria txarra dela esanez.

SUDANEKO GAZTE BATI SUERTATU ZAIONA:

Goizeko bostetan, behegainetik altza, txabolatik atera eta bide luzea oinez, baso bat ur edan ahal izateko. Etxera bueltatu eta zorora doaz lan egitera.

8.30-ak. Zoroan dabiltza jotake bizitza hau aldatzeko irrikaz.

Goiz eta arratsalde osoa dabiltza lanean, eta janari eskasarekin.

Gaur egun denok dakigu zein egoeratan aurkitzen diren leku hauetako familiak. Askok goseak eta egarriak jota hiltzen dira, edota edozein motatako gaixotasunak, sendatzeko botikarik ez daukatelako. Horren adibide bat, Iridimeko errefuxiatu esparruan gertatutakoa da.

Bertan hainbatek laguntza behar dute bizitza aurrera eraman ahal izateko. Osasun zerbitzu ezak senide eta auzokoei erabaki latzak hartzera behartzen die.

Emakume batek asteak edo agian hileak eraman ditzake oheari kateatuta. Akaso, gudak zoratu egin duelako, bizitza osoa horrela daramalako, batek daki.

Hori gutxi balitz, herrialde hauetako ume asko txiki-txikitatik hasten dira lurra lantzen bizitza aurrera eramateko; horretarako erabiltzen dituzten lan tresnak, guk erabiltzen ditugunekin alderatuz, izugarri atzeratuak dira.

Herrialde hauetakoek egiten duten lanaren truke miseria hutsa baino ez dute jasotzen, horrela egunetan ezer jan gabe egon daitezke,

gehienetan ez dute oinetakorik erabiltzen, eta erabiltzekotan plaztikozko botilez eta hainbat zapiz egindakoak dira. ( Birzikakleta primeran erabiltzen dute), arropa eskasa erabiltzen dute, ez baitute gehiagorik eta askotan hotzez gaixotu eta hil egiten dira. Gaixotzean umeek orduak ematen dituzte eritetxeko lurrean botata, inork kasurik egin gabe.

Eskolatzea kontuan izan beharreko beste alderdi garrantzitsu bat da. Guk protesta besterik ez dugu egiten, ez dugulako eskolara joan nahi edo ikastea ez zaigulako gustatzen. Baina benetan uste duzue ume horiek horrelako aukerarik dutenik? Hauek ez dira eskolara ailegatzen, baina ez nahi ez dutelako; baizik eta ezin dutelako. Askok ez dakite idazten, ezta irakurtzen ere. Guk eskola utzi nahian, eta beraiek, berriz, ikasteko aukera baten zain.

Bizitzaren zertzelada hau irakurrita, mundua justua iruditzen ahal zaizu?

Olatz Vazquez, Olatz Artabe