2009-04-29

GRAFFITIAK

GRAFFITIAK
Graffitiaren hastapena 60ko hamarkadaren bukaeran sortu zen, New Yorkeko metroan. Gazte bat “TAKI 183” idazten hasi zen . Ondoren Manhattango metro geltokian jarraitu zuen idazten. Jendea bera imitatzen hasi zen “TAKI 183” sinatuz.
Estatu Batuetan 80ko hamarkadan sortutako Hip-Hopak bultzada ikaragarria eman zion graffiti gaiari; argi dago Arte honek Hip Hop-aren erritmoa daramala.
Horrela graffitilari batzuek talde bat osatu zuten “CREW” sinadura erabiliz; beste batzuek, aldiz, “TAG”. Halaber, grafia motek ez zuten garrantzi handirik sinadura kopuruen ondoan.
Gaur egun graffiti bi mota daude: behe mailakoa eta erdi mailakoa. Lehena New York-eko auzoetan hasi zen euren sinadurak eta margoak zabaltzen, lekua nahikoa ez zutela, bestelakoetatik jarraitu zuten haien lana. Bigarrena, Graffitiaren mundu honek entzute eta ospe handia lortu izan zuenean, lanbide bihurtu zen Arte maila lortu arte.
Teknika eta materialei dagokienez, hasieran, tamaina txikiko errotuladoreekin hasi ziren sinatzen. Denbora igaro ahala, punta lodiko errotuladore handiagoak erabiltzen hasi ziren, margoa, arrabola eta brotxa ere erabiltzen zituzten; eta, oraindik diraute. Gaur egun arte teknika ugari erabili izan badira, spraya izan da guztien artean nabarmendu dena. Hasieran kolore gutxi zeuden erabiltzeko; orain, aldiz, kolore aukera handiagoa da. Aurreko hauek erabilienak izan arren, graffitilariek giltzak, bujiak edota azidoa erabiltzen dituzte kristala, plastiko, metala eta bestelako materialetan marraztu ahal izateko.

Graffitia Artearen espresioetako bat da, errespetu handia merezi duena, besteak bezala.Artistak ikusten duenaren idea batetik ateratako adierazpena da, era desberdinetan garatutakoa bere jatorriaren ordutik. Horregatik balio historiko edo artistikoa duten graffitiak eraikin esanguratsu edo serioetako hormetan erakusten dira.
Gaiaren aldetik bi eratakoak daude: politikoak eta 3-Dkoak.
Ikusleentzat oso deigarria den heinean margolarientzat oso garestia da, esprai eta margoetan dirutza gastatzen baitute .
Grafittilari guztiek elkar ezagutzen dute, horrela ez bada, besteen sinadura antzematen dute. Inoiz gerta daiteke batek beste baten grafittien gainean margoztea, honi graffitia zapaltzea deritzote. Hau dela eta, hainbatetan haien arteko elkar lehia topaketak egiten dituzte.