
IKASLEAK ETA IRAKASLEAK, IKUSPUNTU EZBERDINAK?
Nerea (ikaslea) / Lurdes (irakaslea)
1- Zer iruditu zaizu institutua?
N.: Ez dago hain txarto.
L.: Nire ustez oso leku atsegina da.
2- Zein institututan/eskolatan egon zara lehenago?
Zein nahiago duzu?
N.: Zipiriñen. IES Sopelana BHI nahiago dut mutil guapoagoak daudelako.
L.: Plentzian. Antzekoak dira.
3- Zer iruditzen zaizu ordutegia?
N.: Nahiko ondo dago, gehien gustatzen zaidana ostegun eta ostiraletan arratsaldeak libre izatea da.
L.: Leku guztietan bezala. Ez dago oso ondo, baina azkenean konformatzen eta ohitzen zara.
4- Gustuko duzu jantokiko janaria?
N.: Ez, egia esanda, askoz nahiago dut etxeko janaria hemengoa baino.
L.: Gutxitan geratu naiz eta nire ustez lehenengo platera eta postrea oso ondo daudela esan dezaket. Bigarren platera, aldiz, ez hain ondo.
5- Zein da zure ikasgairik gustukoena?
N.: Hori argi daukat, Heziketa Fisikoa! Kirola egitea asko gustatzen zait eta.
L.: Fisika eta kimika. Biologia eta geologia irakasten baditut ere, ez ditut hain gustuko.
6- Zer moduz zure esperientzia hiruhilabeteko honetan? Institutuko arauekin ondo konpondu al zara?
N.: Nahiko ondo, gustura nago ikastetxe honetan, lagun guztiak hemen ditut eta! Gainera arauekin nahiko ondo konpondu naiz.
L.: Oso ona. Eta arauekin ez naiz txarto konpondu.
7- Ikasle / irakasle gehienak jatorrak iruditzen zaizkizu?
N.: Bai, beti bezala, batzuekin hobeto konpontzen naiz beste batzuekin baino, baina orokorrean nahiko majoak dira.
L.: Bai. Irakasleekin oso ondo konpontzen naiz. Ikasleekin ere, baina badago beti baten bat graziaren bat egin behar duena... Betiko legez!
8- Zer da institutu honetatik gehien gustatzen zaizuna?
N.: Errekreoak, noski! Lagunekin egoteko denbora delako.
L.: Giroa oso ona dela.
9- Zer egiten duzu ez aspertzeko?
N.: Klasean baldin banago, notatxoak bidali nire ikaskideei.
L.: Nik ez daukat denborarik aspertzeko klasean.
10- Klaseak hobetzeko zer egingo zenuke?
N.: Laburragoak egin; ez ginateke hainbeste aspertuko. Hori suposatzen dut.
L.: Txapa gutxiago bota eta hain haserre ez egon.
11- Txikitan zer izan nahi zenuen?
N.: Lanpostu bezala ez dakit, baina beti nahi izan dut zoriontsu izan.
L.: Arkeologoa. Asko gustatzen zitzaidalako piramideen mundu hori aztertzea.